XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apalen arazo hartatik uste dut.

Laguna, bestalde, ez zuen utzi.

Harengan murgildu zen, bilatzen eta aurkitzen, aurkitu nahi zuen hura...

Irakurri nuenean, ez nuen ulertu edo ez nuen ulertu izan nahi... ez dakit, ez dut ondo gogoratzen.

Baina ni... mutilak erakarri naute beti, apaletan jartzea inoiz bururatu ez zaidalako izango da....

Baina, ez dut uste Ainhoa eta ni geure gorputzetan murgilduko garenik zerbaiten bila... maitasuna... sexoa... Ez.

Ez dut uste... edo bai? Betorekin, nere lehen mutila, serioski behintzat, zalantzak nituen, zerikusia izanen du....

Hala ere... ez dut uste beste Anita bat naizenik.

Gertatzeko zegoen eta gertatu da, besterik gabe.

Beno, ez da hain sinplea...Ainhoa....

IN Inguruaren baitan nago. Menpean.

Ez, ez dago askatasunik munduan.

Ez hemen ezta hor ere. Askatasuna.

Hitz imaginario bat besterik ez zara.

Konnotazioz beteriko hitz imaginario bat.

Eta imaginazioa zer da? Errealitatearen nahasketa bat, nik uste.

Bai, eta errealitatea? Ba... inguratzen gaituzten gauzen esistentzia, egoera, itxura, pentsamolde edo esannahia, ez dakit... guztia.

Inguratzen gaituena, beraz... errealitatea menperatzen gaituena da! Puff....

Itxaroteak, zortzi t`erdietan etorriko ziren horien zai, bakardadean botata laga nau. Bakardadea.

Zurekin hausteko, joango naiz ba.

Jendea ezagutu behar dut, mundua, mundu... ez! ez dut adjetiborik ipini behar, ez dut nahi, mundu, mundua soilik.

Eta ez da gutxi!.